Bai Euskarari Ziurtagiria banu (2)

Gaia dagoeneko gaia https://euskaratikaktibismora.wordpress.com/2012/11/27/bai-euskarari-ziurtagiria-banu/ hona ekarri izan dut. Horri begirako bigarren gogoeta gehituko dut. Diagnosia egina daukat. Nire bizitza (nire harremanekin barne) erakunde edota enpresa bat balitz, langileen %65a euskalduna litzateke. Beste era batean esanda, nire ingurukoen %65a euskalduna da. Nola eraginen dut gainontzeko %35ean? Zer egin dezaket nik, euskaldun aktiboak, ezagutzan urratsak eman daitezen? Nire herriko ezagutza tasa %40tik %62ra igotzea, adibidez, lorpen bat da? Noski! Eta nire %35a (elebakar erdaldunak) beti hor mantentzen bada?

Ingurukoei begira ere aktibismoa behar dut. Gaurkoan bi bide aipatuko ditut.

1, Eredua. Ni euskaraz aritzen naiz, euskara lehenesten dut, hainbatetan gaztelania ere erabiltzen dudan arren (nire arlo informalean %35a, hain zuzen ere). Beraz, jarrera eredugarria nahitaezkoa da. Beharra sentiarazi behar diet sari horren bila joan daitezen. Nirekin gehiago konektatu nahi badute, hurbiltasuna eta konfiantza handitu, nire mesedeak errazagoa lortu, nirekin ligatu edo laguntasuna handitu, aukera argiki ikusiko dute: euskara ikastea.

2. Ziurtagiriak berak bere “ekintza proposamenetan” (atal honi dagokionez) jasotzen duen bezala, ingurukoak euskara ikastera animatu nahi eta behar ditut. Ahaleginak eta bi egiten ditut herritarrak euskara ikasten has daitezen. Eta nire kuadrilakoa? eta lehengusina? eta lagun mina? Gero eta argiago dut. Haiekin hasiko naiz. Euskara ikasteko aukeren berri ematea lehen ekintza izan daiteke. Horrez gain, oso garrantzitsua da haien beharrak eta nahiak ezagutzea. Hori dela eta, oso egokia da AEKtik berriki sortu den dinamika:

http://www.aek.org/index.php?option=com_wrapper&view=wrapper&Itemid=175&lang=eu

 

Utzi iruzkina