“¿Has visto el balón?” galderari zer erantzun

Gaurkoan, anekdota labur baino ez dut kontatuko. Euskal Herrian TELP tailerrak bikain zabaldu dituzte EMUNekoek eta haien lanetako bat izan da “Zer egin” txostena lantzea. Bertan hainbat egoera azaltzen dituzte eta haien aurrean jokatzeko proposamenak egiten dituzte.

Izenburuan duzue joan den igandean izan nuen egoera. Parke batean nintzen eta bat-batean ume batzuk etorri ziren. Antza, aurretik bertan izanak ziren eta ahaztutako baloiaz galdetu zidaten, gazteleraz. Beti komentatu dugun moduan, aukera desberdinak nituen. Nola ez, euskaraz egin nien erdaraz ari ziren eta galdetu zidaten ume horiei. “Ez, ez dut ikusi; ez dakit”

Umeek ederki ulertu eta euskaraz erantzun zidaten, berehala alde eginez.

Akabo anekdota.

Oharrak:

1. Besteak erdaraz galdetu arren, horrek ez du esan nahi euskaraz ulertuko ez duenik

2. Gaztelaniaz galdetu dionari, eredu on bat ematen diogu (Are gehiago, ume horientzat euskarazko erantzunak zentzu onean harritu zituela uste dut)

3. Euskarari eusteko zalantzaren aurrean, egoera hartan baliabide gehiago nituen: umeek euskara ulertu eta jakitea ohikoagoa da, zer esanik ez, parke hori EAEko herri batean baldin bazegoen.

2 thoughts on ““¿Has visto el balón?” galderari zer erantzun

  1. Bejondaizula! Telpeko etxekolanak ondo baino hobeto egin dituzu. Zein erraza den eta zein zaila ikusten dugun batzuetan.
    Bestalde, azalpena borobiltzeko eta alde emozionala ere aipatzeagatik, nola sentitu zinen gertaera bitartean eta ondoren?

  2. Niri gauza bera gertatu zitzaidan, baina nik baloia ikusi nuen, kotxe baten azpian.
    Bi mutiko izan ziren, bata beltza eta bestea ekuatoriarra edo. Eta biak euskaldunak,noski.

Utzi iruzkina